Herri askotarikoak gara euskaldunak: arabarrak, gipuzkoarrak, ziberuarrak, bizkaitarrak, lapurtarrak eta nafarrak. Desberdinak batak besteoi erreparatuz, eta horregatik gara hain herri handia, elkar maite dugulako.
Herri bakoitzean, gainera, ez dugu era bertsuetan hitz egiten, nork bere euskalki maitean hitz egiten baitu; batzuek bagare esaten duten heinean, besteok bagera, bagire edota bagara esan dezakegu, norbere jatorriaren arabera.
Baina denok gara euskaldunak, hori denaren gainetik dago, gure herri maitatua baita. Eta ez gara familiakoak izango, noski; hala ere, anaiak gara. Euskaldun oro da euskaldun, eta euskaldun guztiok anaiak gara, gure aita berdina baita: euskal aberria. Eta zerk batzen gaitu? Desberdintasunak, gezurra badirudi ere. Ez dugu era berean hitz egiten, nor bere herrikoa baita, baina denok dakigu euskara, erabiltzen dugu, defendatzen dugu, maitatzen dugu!
Euskaldunak gara, euskal herri guztietakoak, herri bat osatzen dugu, batzuk konturatu ez arren. Eta horrek egiten du askotan herri bat bezala ez sentitzea, edo jendeak ez jakitea herri bat garela.
Baina ez dezagun utzi hori gertatzea! Inolaz ere ez! Euskaldunok, adi herria gal ez dadin!
Denok gara euskaldunak, eta euskaldunak bezala euskara defendatu behar dugu; nola? Erabiliz gure artean; oroimenean ez utziz, baizik eta hitzetan; gure hizkuntza, Etxepare-k esan zuen bezala, plazaratuz, kaleratuz, munduratuz... askatuz!
Baina ez bakarrik hizkuntza, ez. Zergatik? Hizkuntza bere herria ez duelako, eta herria ez duen hizkuntza oro hiltzen delako. Ez dugu nahi gure hizkuntza beste batzuek jazar dezaten, eta horregatik euskararen herria ere, euskara bera bezala, askatu behar dugu.
Baina zergatik hainbeste bagare, bagera, bagire, bagara? Hor dago gakoa. Zer da gu garena? Euskaldunak gara, eta horretaz konturatu arte, hitz hori gure begien aurrean jarri behar dugu, buruak zer garen uler dezan.
Bittor Kapanaga, "Bagare"
Gontzal Mendibil eta Xeberri, "Bagare"
Euskara hutsean idatzita, bihotz bat irekita, hori ikusi nahi duenak ez du besterik. Saia ezazue behingoagatik esperimentu xelebre hau, gustuko izango baituzue.
jueves, 29 de septiembre de 2011
domingo, 18 de septiembre de 2011
Xalbadorren heriotzean - Ipuina
Gure artean beti egon da jende ezaguna, denok maite izan dugun norbait. Hala ere, horrelako jendea ere, zoritxarrez, desagertzen da, gugandik alde egiten du, denoi bezala, denbora heltzen zaiolako.
Horietako bat zen Xalbador jauna. Artzain xumea, bertsoengatik ospetsua eta maitatua. Denon adiskidea zen, ezagutzen ez bagenuen ere. Euskaldun petoa zen xuberotar hau, eta horregatik gure laguna. Bihozbera zen, oso gainera. Goxoa hitzetan, xumea ekintzetan, pertsona ona.
Poesia zen bere pasioa. Artzaina bazen ere, jakintsua zen oso. Olerkiek askatzen zuten, bere hegoek, honek zabaltzen dituenak, ziurrenik. Baina ez zen bakarrik askea. Askea eta sentimenduz betea. Bere bertsoetan sentimendu horien printza nabarmen agertzen zen. Horrek antzaldatzen zuen, onera noski.
Larrez larre ibiltzen zen ardi eta akerrekin. Gure artean zegoenean, ordea, plazaz plaza zebilen. Han abestu, han mirestua. Baina bizi hori ez du inork nahi, bakarrik baitzegoen, lagun bega, triste. Hala ere, bere imajinazioak beti jarraitzen zuen, noranahi zihoala. Bere "hitzen lihoa", bere maisu obra, bere hitz ederrenak han prest zituen, guztiok txunditu eta harritzeko. Eta, hain bizi apalekoa izanik, nondik atera omen zuen horrelako jakinduria? Oinazez, bada. Une orok irakasten digu zeozer, mingarriak denean ere.
Baina kantzatzeko egoera ez zen hoberena. Inork ez zigun uzten euskaraz abestea, are gutxiago mezuren bat bidal bazitekeen. Baina berari berdin zitzaion. Xalbador ausarta zen, et beti abesten zuen zer edo zer, beti liluragarria zena. Eta zergatik? Aske izan nahi zuelako. Abesten, kantzaten, bertsotan aske sentitzen zen, lotuta egotera behartzen zuten gauza guztietatik solte zegoen, gorputza, ingurua... mugak gainditzen zituen eta askea zen, edo hala sentitzen zen.
Muga, hesia gainditzen zuen, gainetik pasatzen zen, askatasunean sartzeko atea urratu eta irekitzen zuen, entzuleak ere hara sar gintezen. Kantuekin, gutxienez hara eraman nahi gintuen, mundu utopiko bezain eder, irreala bezain amestutakoa den horretara.
Baina indarra, kemena galtzen gindoazen guztiok. Ezin zen hain ozen oihukatu desio hori, denok nahi genuen arren. Hala ere, beti gelditzen zitzaion indar puskaren bat barne-sentimenduetako bertsorik sakonena abesteko. Eta zertarako? Ezin diren gauzak esateko, bada. Inoiz esan genitzakeen gauzak estalirik zeuden, eta hauek abesten zituen Xalbadorrek. Ausarta zen gure laguna, ez zion beldurrik gero gerta zitzaiokeenari. Eta egi horiek are altuago, gogorrago, bortizkiago oihukatzen zituen, denok entzuteko.
Gaur ez zaude gurekin, lagun, baina non zaude, hain maitatua zaren Urepeleko artzaina? Agian zure Behe-Nafarroako larreetan ezkutatu zara, edo zure herriko mendi hegaletan gora zabiltza. Batek daki, baina gure oroitzapenen barnean zaude, orainaldian zaude, baina gure geroan ere egongo zara, gure oroitzapenetara ihes egin duzulako.
Xabier Lete, "Xalbadorren heriotzean"

sábado, 3 de septiembre de 2011
Loretxoa - Ipuina
Txikia nintzeneko oroitzapenak galdu ditut, batek daki zergatik. Baina zeozer oroitzen dut, une labur bat, instant bat den arren.
Behin gurasoekin mendira joan nintzen. Hiruzpalau urte izango nituen garai hartan. Bada, nire gurasoekin ibiltzen hasi nintzen eta naturaz txunditu nintzen. Loreak, tximeletak... Hango natura maite nuen, eta gurasoek horretarako eraman ninduten. Baina gauza batek txunditu ninduen zuhaixken ondoan lorerik ez aurkitzea. Landa lorez beteta eta larrartean ezer ere ez. Harritu ninduen.
Baina, loreren bat zegoen, ziur nengoen, eta gurasoen albotik alde eginez, lore horien bila abiatu nintzen. Galduta nengoen, baina nire lana zen lore hura topatzea.
Bat-batean, hor agertu zen, betidanik hor egon balitz bezala. Lore txikia zen, lurrarri irmo, tinko lotuta. Hari bideratu nion begirada. Ederra zen, bada. Koloreetaz ez naiz oroitzen, baina ez dut horrelako lorerik berriz ikusi.
Eta lorea sentitu nuen. Tontakeri bat dirudi, baina hitz egiten zidala iruditu zitzaidan. Alboetara begiratu nuen ea nire gurasoak edo norbait zen, baina ez zegoen inor. Eta zer arraio esan ziezadakeen lore ziztrin batek?
Aske izan nahi zuela azaldu zidan, askatzeko erregutu zidan, berak aske izan nahi baitzuen, jaiotzerakoan libre izango zela uste baitzuen. Denbora larregi eman zuela lurrari loturik esan zidan, eta berriz, askatzeko.
Nik ez nekien zer egin. Askatasun kontua ez nuen oraindik ulertzen, baina lotuta egoteak triste sentiarazten zuela ulertu nuen, negarrez balego bezala. Neu ere negar egiteari ekin nion, egoera tristea baitzen. Izaki batek askatasuna nahi eta ezin jaso. Hainbeste nuen ama natura krudela iruditu zitzaidan momentu hartan.
Baina ezin nezakeen lurretik kendu. Debekatuta zegoen, bestela hil egingo baitzen. Berriz galduta sentitzen nintzen, norabidea bilatu nahian baina aurkitu ezinik. Orduan ohartu nintzen loretxoaren arantzetaz. Mingarriak ziruditen, ukitzean odola isurtzen hasi bainintzen.
Mingarriak ziren, bai. Loretxoari kendu nahi nizkion, baina zerekin? Berdin zitzaidan, bere askatasunaren alde neure burua emango nuen, eta hala egin nuen. Arantzak banan-banan kendu nituen, negar eta oihuak tartean zeudelarik. Amaitzean, nire eskuak pintura gorriz estalita zeuden. Baina loreak ederrago ematen zuen. Agian askea izango zen.
Loretxoak indarra izango du, arantzarik gabe dagoelako. Horixe zioen nire buruak. Indartsuagoa izango da, kementsuagoa. Askatasuna lortuko du, bere fruitu emanez.
Gero zer gertatu zen ez dut gogoratzen. Baina egun horretatik aurrera, lore hura bezala sentitzen naiz, loretxoa aske izango baita, neu ez bezala. Loretxoa ikusi nahi dut, ea aske izaten laguntzen nauen, behin nik lagundu nuen moduan.
Benito Lertxundi, "Loretxoa"
Exkixu, "Mendian Loretxoa"

domingo, 19 de junio de 2011
Gauden eskualdun - Ipuina
Beti sentitu izan dut zirrara nabaria neure herriari buzruz hitz egiten dutenean. Zergatik? Aberria maite dudalako eta horrek, nire herria bat egitearen alde lan egitera behartzen nauelako. Eta zergatik egon behar da baturik nire herria? Eskualdun guztiak eskualdun petoak izateko.
Agur eta ohore zor diot eskualdunon gure herriari, Eskual Herriari. Lurralde ederrak eta paisaia miresgarriak ditugu gure artean: alde batetik, nire gunea, Iparraldea; Lapurdi kostaldeduna eta Behe-Nafarroa eta Zuberoa landakoiak. Hirurak xarmangarriak bezain dotoreak, hirurak miresten ditut, hirurak baitira nire lurralde, hauek ikusi nautelako hasten eta hezten. Bestetik, Hegoaldea, niretzat ezezagun bezain liluragarria: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa. Lauretatik ez dut bat ere ez ezagutzen, baina nire sortaldea balira bezala maite ditut, nire anai eskualdunak hor ere bizi direlako. Baina ez genuke Iparraldea eta Hegoaldea desberdindu behar. Biak eta zazpiak dira eskualdunon herria eta horregatik egon behar dugu loturik, besarkatuta agian, anaiak baikara.
Gure mendi zoragarriek bere kuttuna gordetzen dute beraien artean. Gure herriko zuhaitza, haritza, hor ezkuturik dago, baso eta landak inguruan dituelarik. Bananduta dago, gure herria bezala, bitan. Lau adar hegoari begira eta hiru iparrari. Ez litzateke hobe denak barnean egotea, zoru eskualdun batean?
Urte asko daramatzagu gurea ez den zoruan. Iberiarrak hona etorri eta gurea kendu ziguten. Jada 4000 urte pasa ei dira. Noiz itzuliko digute zor digutena? Zergatik egon behar gara kikilduta gure den herrian?
Haritz hori gara gu, eskualdunak. Atzerritarrak, gu nor garen ulertzen ez duenak zapaltzen gaitu. Ez diezaiogun inori utzi halakorik egin diezagun. Eta gure arbasoek, landa hau berea zutenek, ez dezaten ikus gure egoera. Herri galdua gara, galbidera doana baina norabidea berrezarri nahi duena.
Eskual Herri honetan alaba bakarra dugu orain, eta alde egin nahi du. Gure Legezaharrari uko egin dio eta gure hizkuntza maiteari ere bai. Axolagabakeria samarra esan digu, baina ez digu inporta. Noizbait konturatuko da egin duen akatsaz. Baina oraingoz biei uko eginez, ez da eskualduna, eskualdun on batek Legezaharraren borrokatzen duelako, gure lagun karlistek bezala, eta euskaraz mintzatzen da, baita hizkuntza igorri ere.
Gainera, eskualduna dena eskualduna izaten jarraituko du beti. Izaeraren barne dago, hizkutzan, ahozkeran. Eskualduna jakintsua da izatez, hezia ez bada ere. Jakintsua eta egoeraz konturatzen dena. Nahiz eta arrotzak gure aberrian sartu, hemen jarraituko dugu, gure lurrean, guri dagokigun tokian. Ez dugu alde egingo, ezta pentsatu!
Eskualduna eskualdun bada, ez dio inoiz uko egingo horrek esan nahi duenari. Eskualduntasuna beti nabarmen izango du bihotzean eta garunean euskaraz sortutako pentsamenduak izango ditu. Neuk horri bizkarra ematen dion norbait aurkituko banu, denon herriaz barre egiten norbait ikusiko banu, nitaz barrezka legoke, nire herriaz trufatzen dena nitaz ere barre egiten duelako.
Gure arbasoek ere hala sentituko lirateke. Haiek lur hauetan bizi izan ziren, hauek maitatu zituzten eta hauen alde eman zuten bizia. Baina guk ez dugu aberria defendatu arbasoek haien garaian egin zuten bezala. Opari ederra egin genien bai Frantziari bai Espainari. Gure baldartasunari esker, arrotzek lurralde ederrak dituzte haien eskuartean, gure lurrak menderatu dituzte gure nahiaren aurka.
Hala ere, guk bi herri horien alde egin genuena ez digute inoiz eskertu. Eskualdunok bota genituen mairuak penintsulatik. Guk erail genituen, guk saihestu genuen haien saiakera Pirineetan zehar mugitzeko. Milaka, ia milioika mairu, berebier eta magrebtar bota genituen gure lurretatik, haien aurka borrokatu eta haien galbidea erakutsi genien: eskualdunon aurka egitea. Hidakoak asko izan ziren, gehienak, eta hil ez zirenak korrika, laster egin zuten alde, haien lagunen zoritxarrak haiek jasan ez zezaten.
Baina, bada garaia gurea dena berreskuratzeko. Eskualdun oro egon behar da prest, nor bere lurrera itzuliko baita, hor dagoen arren. Eskualduna bere lurraren nagusi izan behar da, lehenaldian hala izan den bezala. Inork ez gaitu menderatu behar gure munduan. Ez Frantziak, ezta Espainiak ere, inork ez digu lapurtu behar gure lurralde eder eta emankorra. Lehen lurra kendu ziguten, baina orain eta bihartik aurrera ez digute deus kenduko.
Baina denbora ere gure aurka dago. Patuak ez digu laguntzen eta gu, aberriaren langile arduratsuok, ez dugu jaso ezer okupazio honengatik. Inbasio honen ondorioz galdu duguna zor digute, baina ez digute itzuliko. Zergatik da patua hain zakarra gurekin, jendu umilarekin? Langileei trabak jartzen dizkigute, alferrek, gure landak eta soroak lapurtu zizkigutenei, laguntza mistikoa jasotzen duten heinean.
Baina iraganean ez zen halakorik. Aske ginen garaia buruan dugu ikusgai. Gure oroitzapen ederrena. Agian norbaitek ez du bizi askatasun hori, baina guk erakutsi diogu zer zen sentitzen genuena askeak ginenean. Baina nork bere oriotzapenak ditu, ez dakizkit lagunenak, denok kontatzen ditugun arren. Jaungoikoak bakarrak dakizki gure burmuinaren barruan ditugun sentimendu eta zirrarak.
Denbora pasa ahala, bada jendea bere eskualduntasuna galdu duena, zoritxarrez. Askatasunaren itxaropena gal daiteke, noski, denbora aski igaro baita. Baina, apaldu gabe, harro egon zaitez, lagun, itxaropentsu, iragan zoriontsua itzuliko baita. Zutik, anaia, odola eta fedea baitakagu. Dena emana dago borrokan aritzeko. Hala ere, guztiaren gainetik, eskuara. Hizkuntza bat baino gehaigo da. Gure hizkuntza. Ari zaitez eskuaraz galbidea saihesteko eta onbidera itzultzeko.
Azken gauza bat egin behar dugu eskualdunok. Izerdia eta odola eman dugu jada, bakarrik falta da otoitz egitea. Eskualdun ona kristaua denez, Jaungoiko errukitsuari erregutzen dio guztion ona. Orduan eska diezaiogun Jaungoiko onberatsuari eskual jendeari lagun diezaion. Beti begiratu behar dio gure barneari, gure barne kristau onari, eta hori ikustean, besarkada handia emango digu Jainkoak, bakearekin batera.
Grazien Adema "Zaldubi"
Urko, "Agur Euskal Herriari"

sábado, 4 de junio de 2011
Gernikako arbola - Ipuina
Gure herriaren seinurik ezagunena da honakoa eta merezi du bere omenez kantu egitea, hainbeste sufritu ostean. Bai, gure Gernikako Arbola. Urteetan zehar asko sufritu du, bonbardaketak, hiltzea... Baina zutik dirau, eta hala jarraituko du gure lanari esker.
Gainera, zein euskaldunek ez daki zein den Gernikako Arbola? Denok dakigu, baita atzerrikoek ere, haritz hau nor den. Bedeinkatua, gure islada, gure herriarena, bere tradizioarena. Ez da bakarrik jakitea zein den arbola edo zuhaitza besteetatik bereiztea, baizik eta euskaldun izateko haritz ederra maitatu behar da, gu garelako haritza, gure irudi bezala islatzen da mundu osoan.
Zure mezua zabal ezazu, arbola maitea, euskaldunon mezua, gure kulturarena, zuk bezala inork ezin baitezake mezu hori zabaldu. Honengatik maitatzen zaitugu hainbeste, eta noizbait santua izan zaitezen eta bedeinka zaitzaten espero dugu.
Baina noiz sortu zinen? Noiz jaio zinen? Noiz etorri zinen gure artera? Kondairak ugariak dira, baina denek diote milaka urte daramatzazula gurekin, Gernikan, zure erroak sendo sartuta euskal lurrazalean. Jainkoak jarri omen zintuen, sendo, tente. Baina ez zara eroriko. Zu erortzen bazara, geu ere zurekin eroriko gara.
Berdin da, ez zara eroriko. Inolaz ere ez. Gu zure inguruan gaude, zure mezua hedatzen baina zu zaintzen, zure gotorleku sakratutik atera ez zaitzaten. Gainera, Bizkaiko jendea hurbil daukazu, zuk ihes egin ez dezazun, gure kuttuna baitzara. Bizkaikoak inguruan gauden arren, hurbil ditugu ere anai-arreba euskaldunak: nafarrak, arabarrak eta gipuzkoarrak. hemen gaude guztiok zuri adi. Zu lasai zauden heinean, gu bakean egongo gara.
Eta zu lasai egoteko denok otoitzen dugu, euskaldun orok. Berdin dio erlijioa, berdin diote sinesmenak, euskaldunak garen bitartean. Zure alde errezatzen dugu, bakean egon zaitezen. Bihotzearen barne-barnetik datorkigu desira gogor hori, eta Jainko kupidatsuak gure eskaerak entzungo ditu, zure alde ere baitago bera, gure lagun hurkoa.
Asko izan dira arbola bota nahi izan dituztenak. Gure herriaren aurkakoak asko dira, baita izan iraganean ere. Denak herriaren etsaiak izan dira lehen, zu suntsitu nahi izan zaituzte. Denok dakigu saiatu direla, baina porrot egin dutela ere. Hala ere, esaiguzu euskaldunoi lotan ez gelditzeko, bota ez dezaten gu bizirik gauden bitartean.
Eta zutik zaudenean, zutik irauten duzun bitartean, udaberria izango da beti. Bai, udaberria. Urteko sasoirik ederrena, zeu baitzara ederra, zeu ematen baitituzu edertasunaren fruituak. Loreek zuk bezala jokatuko dute, eta fruituak emango dizkigute. Haritz ederra, gutaz gupida zaitez eta emaizkiguzu frutu goxoak.
Eta hainbeste hitz egin ostean, arbolak erantzun digu. Zuhaitza da, bai, ezin dezake hitz egin, baina bere mezua bihotzera heldu zaigu: "Zaudete lasai, adiskideak, nik bizirik iraungo dut eta, zaharra naizen arren. Maite zaituztet, zuek ni bezala, eta horregatik nire ondoan egon zaitezten nahi dut. Horregatik, adi izan. Nigatik erregutzen diozue Jaun Gorenari, baina zuengatik ere egin ezazue, Jainko errukitsuaren barkamena lortzeko. Ez dugu gure etsaiek egin dituzten sarraskeriarik nahi, ez dugu gudarik nahi, bakarrik bakea eta gure herriaren legeak betetzea".
Nire bihotzak zirrara osoz jaso du mezua eta poztasunezko malkoak isuri ditut, irribarre batek nire ezpainak zeharkatzearekin batera. Arbola maitatuak esan didana beteko dut, noski, zaharra denez, jakintsua delako, baina berak nire ona nahi duelako betetzen dut esandakoa. Jainkoari erregutuko diot bakea lor dezan, baina beste gauzatxo bat ere eskatuko diot: gure herria, Euskal Herria, bedeinka dezala.
Jose Mari Iparragirre

martes, 31 de mayo de 2011
Behin batean Loiolan - Ipuina
Ni ez naiz ona izan amodio kontuetan. Gainera, ez naiz oso ederra eta nire lotsak nire aurka jokatzen du beti, inorekin egon nadin nahi balu bezala.
Behin gertatu zitzaidan istorioa kontatuko dut, nola naizen hobeto azaltzeko.
Donostiako auzo batean izan zen, duela denbora asko. Loiolako auzoan egin zuten erromeria bat. Batek daki nork antolatu zuen, baina niri lagun batek esan zidan hara joateko, ondo pasatzeko aukera paregabea baitzen.
Hara heltzean, neskatila bati erreparatu nion. Ederra baino ederragoa zen, ile labur samarra, begi berde liluragarriak, azal fina, argala eta ondo zaindua, soineko labur bat zeraman, kolore alai batekoa, ez naiz oroitzen zeinekoa.
Bera lasai zebilen dantzan, musikaren doinua jarraituz. Minutuak ematen zituen gorputza mugitzen, eta nire begiek bere gorputza jarraitzen zuten. Segunduak minutu bihurtzen ziren, eta berak jarraitzen zuen bere dantza ederra, nire bihotza liluratuz. Inguruko ezertaz ohartzen nintzen, bere inguruan ez bazegoen.
Bere dantza deskribaezina da gaur egun ere. Txori baten moduan mugitzen zen, lasai, aske, pozik. Mugimenduak, lasaiak ziruditen arren, arinak eta zailak ziren, baita jarraitzeko ere.
Berari jarraika nituen begiak, ederra zelako, maite nuelako agian, baina bera ikusten nuenean zeozer arraroa sentitzen nuelako. Amodioa? Pasioa? Desioa? Ez dakit nola deskribatu bihotzak esaten zidana, baina benetan zirraragarria zen, neskatxa hura bezala.
Eta, behingoagatik, nire beldurrei uko egin nien eta neskatxari hurbildu nintzaion. Hark ikusi eta niregana abiatu zen. Dantzan hasi ginen eta nire indarrak agortu arte egon ginen gorputzari astindu ederra emanez. Azkenean, jesartzea erabaki genuen, nekatuta geundelako. Hitz egiten hasi ginen, hainbeste biraoren ostean.
Aise hitz egin genuen, mantso eta pozik. Bera irribarretsu zegoen nirekin, pozik sentitzen zen nirekin, hala esan zidan bada. Neu ere pozarren nengoen, maite nuen neskatilarekin hitz egiten nenbilelako. Berak, orduan, esan idan nahi nuena esan behar niola, ez zuelako gezurrik nahi, eta adi entzungo zidalako.
Ez nuen sinesten. Maite nuen neskak ezkonduta bageunde bezala mintzatzen zuen. Maite nuela esan behar nion, eta hitz egin zidan moduan hitz egin ziezadala nahi nuen, ezkonduta egongo ginelako orduan.
Bat-batean denek bere kaxa mugitzen hasi ziren, etxera joango balira bezala. Neskatxak ez zuen jaramonik egin eta nik ez nuen presarik, nire lagun bat galduta baitzegoen. Mozkortuta, agian; galduta, baliteke; neska batekin, ziurrenik.
Bakarrik geunden. Bere begiei tinko eutsi nien nire begiradaz. Haien edertasunaz are gehiago ohartu nintzen instant horretan. Txinparten moduko distira zuen begi ninietan, eta berde koloreko begiek tenteldu ninduten.
Azkenean, begiei erreparatzeari utzi eta gauza asko esan nizkion solasaldi lasai batean:
- Nola dantzatu izan duzu ni bezalako mutil itsusi batekin?
- Gustuko zaitudalako, zuk ni bezala.
- Nik ez zaitut gustuko, maite zaitut, panpoxa.
Azken esaldi honen ostean, gelditu nuen. Trago bat ur behar nuen, esango niona esateko prest egoteko.
- Nola izan daiteke zu bezalako neskatxa eder baino ederragoa oraindik ezkongai egotea?
- Batek daki. Zer, ba?
- Maite zaitudalako, eta ni maite izango nauzu. Ikusi zaitudanetik liluratu nauzu eta ez dut denbora galdu nahi. Nirekin ezkondu nahi ahal duzu?
Neskatxak edalontzi bat hartu zuen eta hortik edan zuen. Arnasa sakon hartu zuen, erantzuteko itxaroten, nire pazientzia proban jarriz, baita neu urduri jarriz.
- Gaur ezagutu dudan mutil batek ezkontzeko esan dit... Eta neuk zer esango diot?
- Baietz esadazu, maittia. Zure bihotzak hori esaten dizu, nire esaten didan bezala. Nirekin ezkonduko al zara?
- Bai, ezkonduko naiz.
Hauxe gertatu zitzaidan. Lehenengoz nire bizi osoan, adoretsu izan nintzen eta garaile atera. Beldurrei uko eginez ezkondu nintzen nire emakumearekin. Maite nuen, eta egia esateagatik bizi naiz bizi naizen bezala.
Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Egan, "Loiolan jai jai"

sábado, 28 de mayo de 2011
Agur herriari! - Ipuina
Denbora asko neraman nire herritik kanpo. Itzultzeko beharra sentitzen nuen, herrimina agian, baina mina sentitzen nuen. Horregatik aukeratu nuen nire herrira itzultzea. Bidaia luzea zen eta agortuta nengoen, baina ilusioz beteta, hazten ikusi nuen herriaz berriz ere gozatzeko. Bat-batean, lo-kuluxka baten ostean, begiak ireki nituen. Lokarturik egon arren, mendi itzel batzuk zeuden ikusgai. Ederrak baino ederragoa, eta tontorrak elurrez beteta. Neke aurpegiak irribarre ederra egin du, mendi ondoan dagoelako nire herri maitea. Poztasuna dastatzen hasi naiz, jaki goxoa bailitzan. Hain hurbil nago nire jaioterritik...
Azkenean heldu naiz. Baina herria ez dago utzi nuen bezala. Ez dut jendea ezagutzen. Ezta jendeak ni ere. Arraroa da, baina nire herria denez, onartzen dut, hala egin behar dudalako. Baina hemengoa naizela dakite denok; urrutitik natorrelako omen da? Batek atzerriko berriak kontatzeko eskatu dit, mendien beste aldeko ezer ez dakitelako.
Baina denbora pasa ahala, jende gehaigo ezagutzen hasi naiz. Landako langile umilak, nekazari onak, mendi haietan, hain altuak eta ederrak direnetan, hor dabiltzaten artzainak bere aker eta ardiak, iturri bidean dagoen neskatxa ederra, urteak pasa arren lehen bezain ederra dena... Hor daude guztiak. Gainera, ohitura ez dute galdu. Ama Birjinari eskerrak ematen diote orogatik, gure zaindari eta amatxo baita.
Ordua heldu da. Ez dut galduko ohitura neuk, herritar zintzoak. Gure Ama Birjinari otoitz egiten diot, denon alde egin dezan. Hala ere, ez dut denongan pentsatu behar, denok ez baitute behar batzuk bezainbeste laguntzarik. Hobeto pentsatu ostean, bi otoitz egin ditut. Gazteen alde, baserrietan gal ez daitezen, baina herria utz ez dezaten, hau baita paradisua. Baina beste pertsona batek ere behar du laguntza: neuk. Bakea nahi dudalako, niretzat, herriarentzat... Denontzat.
Baina herria utzi behar dut. Etortzea zertarako? Berriz alde egiteko? Zorakeria dirudi, eta hala da. Ez dut ezer egin hemen. Gainera, min gehiago sentituko dut orain, herria berriz utziko dudalako. Herria gero eta urrunago ikusten dut segunduro eta bihotzak zeozer esan nahi dit: gelditzeko eskatzen dit, ez baitu herritik alde egin nahi. Saltoka dabil, zoratuta, nik sufritzea nahi balu bezala. Orain bai sentitzen dudala mina, herria uztearen mina, herrimina, jasaten nuena, egoera garratz hori.
Baina aldendu ahala, honakoa esan nahi diot herri ederrari: Agur, nire herria, nire sorterria! Agur esaten dizut zuri, haurra nintzeneko leku maitatua, agur! Jainkoak entzun ditzala umeen hitzak, haiek behar baitute Jainkoa errukitsua.
Baina hau esatean konturatzen naiz, gaztea baina zaharra eta adinduna naizen arren, ni ere naizela ume horietako bat. Oraindik ez dut galdu herriarekiko maitasuna, eta oraindik Jainkoaren mantu beroa behar dut nire gainean gaiztakeriatik ihes egiteko eta bizitzan salbu egoteko.
Baina bideari ekin diot. Bidean noala, gauza asko ikusten ditut, gehienak penaz. Baina bidea jarraitu behar dut. Hark narama nire helmugara, zelaietan barrena sartuz eta hauek zeharkatuz.
Bide alboan haritza ikusi dut, nire herriko zuhaitzik errespetatuena eta maitatuena, zuhaitz bat den arren. Gogora ekartzen dizkit beti arbola honek txikia nintzeneko oroitzapenak. Izan ere, gaztea nintzenean, mezara joan ostean, zuhaitza ikusten nuen beti, eta haren ondoan gelditu ohi nintzen denbora luzean zehar. Azkenean, ama nire bila zetorren, baina bera zuhaitzaren ondoan jesartzen zen eta nik, tximino bainintzan, adarretara igo eta han kulunkatzen nintzen, jausteko beldur barik.
Aurrera egitean, beste gauza eder bat aditu dut: elorria. Bidea jarraitzerakoan, baratze baten ondoan aurkitu dut elorria, garaia dela eta txuri-txuri egonez. Ederra da, eta ederrak egiten ditu inguruan dauden zuhaixka, belar xixtrin eta loreak zimelak. Bizi eta edertasun sinboloa izan da beti guretzat, eta hala jarraitzen du, gauzak edertuz eta bizitza emanez orori.
Eta azkenean, bidearen amaieran, hor ikusten dut nire etxea. Ezin dut sinetsi. Beti bezala jarraitzen du, baserri ederra izanez. Egurrez eta harriz egina, nire gurasoek edertu zuten, margolan bat bailitzan. Niretzat paradisu izan den lekua aditzen dut, eta malkoak isurtzeari ekin dut. Pozik nago, etxeak zutik eta eder dirauelako, baina triste sentitzen naiz, nire paradisuari sorbalda eman diodalako eta alde egingo dudalako. Negar egiten hasi naiz, eta batek daki noiz geldituko dudan. Agian, paradisua utzi osteko mina sendatzen zaidanean, itzultzean...
Baina azkenean, denoi gertatzen zaiguna gertatzen ari zait. Nork ez du bere etxea maite? Nork ez du uste bere etxea paradisua denik? Azkenean, itzuliko naiz eta berriro egin dut irribarre.
Jean Baptiste Elizanburu

sábado, 21 de mayo de 2011
Agur Xiberoa - Ipuina
Heldu zait eguna. Sorterria utzi behar dut, nire nahiaren aurka. Nire Xiberoa ederrari agur esateko ordua heldu zait. Oraindik gaztea naiz, baina alde egin behar dut. Parisera joango naiz. Ez diot erronkari inolako beldurrik. Hara joango naiz, xiberoar gazte hau, adore guztia edukiz. Gosea jasango nuela esan didate ingurukoek, burutik jota nagoela ere entzun dut hemendik. Baina berdin dit. Pozik nago, Paris ederrera joango naizelako, baina Xiberoa maitea uzteak malkoak isurtzera behartzen nau. Hala ere, Parisera joan beharra dut. Beharrak nahiak baino indar gehiago du. Baina, zaila da egoera. Hazten ikusi nauen herriari agur esan beharra gogorra da oso. Horregatik, bostak inguruan, negar egiten hasi naiz. Negar algaraka. Herrimina jasaten hasi naiz, nire herritik alde egin baino lehen.
Agur esaten dizut Xiberoa, batek daki agur den. Nik nahiago nuke gero arte bat izatea, baina ez dut etorkizuna kontrolatzen, ez naiz horrenbesterako gai. Agur, bai, Xiberoa, mundu osoko lekurik ederrena, agur. Zure zelai orlegi ederrak eta ardiak, zure elizak eta etxeak, zure gazteluak eta jendea, guzti hori faltan botako dut. Baina Parisenen nagoenean, ez zaitut ahaztuko. Nire ametsak hemen daude. Xiberoan nagoela amestuko dut, eta horrela Pariseko ametsik ederrenak izango ditut nik, xiberotar honek.
Baina, Parisen egotea ez da izango ezer txarra. Sorte handia izan dut, jauregi handienetan, hoberenetan, dotoreenetan egongo naiz. Hor bizi izango naiz denbora luzean zehar. Gainera, horrelako bizimodua izanez, oso ondo egongo naiz, jakirik goxoenak eta airerik freskoena arnastuko dut. Iritsi bezain laster, ingurura begiratuko dut, ezker-eskuin, goitik behera, eta gauza asko ikusiko ditut. Nire bihotzak txoriak bilatuko ditu, Xiberoako txoriak, baina hor ez dira izango, Parisen ez baitago horrelakorik.
Hainbeste pentsatu ostean, triste sentitu naiz; hasperenka hasi naiz, ez dudalako nire herria utzi nahi. Negar egiteari utzi diot, eta hasperenak agertu dira nire ezpainetan begietatik isuritako malkoen ordez. Eta berriro etorri zait tristura, tristezia. Bakarrik sentituko naiz, han, urrun, Xiberoa maitetik urrun.
Baina orain ez dut pentsatu behar, ametsak ahaztu behar ditut. Horregatik nire lagunik hoberenari, nirekin etor zedin nahi nuenari, horri esan diot Atharratzera joan dadin nirekin, ez bainaiz gai bakarrik joateko. Eta, zergatik joan nahi dut Atharratze ederrera? Txorien kantuak entzutera. Haiek entzun behar ditut, beraien abesti eta doinu goxo eta ederrak ahaz ez ditzadan. Negar egiten hasiko naiz, bai, baina hunkituta egongo naizelako, hazi naizen doinua berriz entzungo dudalako.
Asko pentsatu dut eta honakoa esan nahi diot nire Xiberoa maiteari: "Entzun nazazu, Xiberoa maite, beti izan zara nire herria, maite izan dudana. Izan zaitez ni maitatu izan dudana hemen ez nagoen bitartean. Eta ez ahaztu, euskaldun guztiok maite zaitugu, zu, Xiberoa maitea, zu zarelako euskaldunon garaikurra".
Parisera heldu bezain laster, bakarrik sentituko naiz; jendez inguratuta egongo naizen arren, bakarrik egongo naiz zu barik, Xiberoa, bakarrik utzi baninduzu bezala. Eta zergatik egongo naiz hain triste hain ondo bizi izango banaiz? Paris ederra delako, baina ez zu bezainbeste. Zu, Xiberoa, zu bakarrik maite zaitudalako.
Pierre Topet "Etxahun"
Niko Etxart, "Agur Xiberua"

viernes, 20 de mayo de 2011
Neguan, elurte batez - Ipuina
Urtaro hotza etorri zaigu, beroa hotzarekin ordezkatuz, eguzkia lainoekin, sargoria elurrarekin. Gainera, nire oroimenak esan dit ezagutzen dudan negurik hotzena dela aurtengoa. Eta zein da modurik hoberena beroa lortzeko maite dudan pertsonarekin egotea baino, eta laztanak egiten badizkiogu elkarri, eskua bere masail ederretik pasatuz, bere aurpegia ferekatuz, bere aurpegiko edertasunaz konturatzeko, hala hobe. Hala ere, hoztuta nago, hotzak akabatuko nau. Hainbeste da jasaten dudan hotza ezen ez ditut sentitzen nire gorputzeko zati batzuk. Sudurretik haize izoztua arnasten dut, izotza sudurraren barruan banu bezala. Heze dut sudurra, baina izoztuta. Irudia barregarria izan daiteke ikusten nauenarentzat, baina nik sufritzen dut. Mina dut, hotza sentitzen dut, hoztuta nago. Baina gauza batek pozten nau, berotzen nau, hotza galtzea dakarkit. Bihotza. Sutan dago. Bihotzetik datozkidan sugarrek beroa ematen didate, ondo sentitzea lagatzen didate.
Berdin dit elurrak nire etxea gainezka edukitzea. Berdin dit etxetik atera ezin izateak hotzaren ondorioz. Berdin dit izotzak atea jotzen didala etxera sartu nahian, berarentzat ere hotz ikaragarria egiten duelako. Hotza sentitzea eragiten didan gauza orok berdin dit, bihotz-sugarrk ditudan bitartean.
Hotza egingo duela dirudi. Eta hala jarraituko omen du. Lurreko legeek hala esaten dute. Sufrituko dugu, lurraren hotza pairatuko dugu gure zoriona lortzeko. Beroa sentitzeko hotza jasan behar dugu. Baina mirari bat gertatu da. Sugarrek izotza desgiten dute. Nire hotza desagerrarazten du bihotzak bere su gogor eta ederrarekin. Gainera, hotz gehiago egiten duen heinean, sua are eta handiago eta boteretsuago bihurtzen da. Hotz horrek sua eraikitzen du nigan.
Orain beroa sentitzen dut bihotzean, pozik nago eguraldi eder baina gogor hau gure lurrean dugun arren. Suak ez du eteten, eta hala espero dut. Hala jarraitzea, nire bizia jasangarria izatea, sugar horrek jarrai dezan. Baina zertarako sugarra? Hotz zakarretik aldentzeko? Ez. Zurekin egoteko, maitea. Zure alboan egoteko, zu sentitzeko. Baina zurekin egoteko bihotzean dudan sugar sendoa partekatu behar dut, zuk ere sua izan dezazun bihotzean, bero senti zaitezen. Eta nik emango nizuke, eta zuk nahi izango zenuke. Baina besteei ez litzaieke gustatuko.
Zuk nik sentitzen dudana senti dezazun erregutzen diot Jainkoari. Hark emango dit behar dudan indarra eta adorea zurekin egoteko, une txiki bat bada ere. Eta maiteari erakutsiko diot gupida, sugarrak eskatzen duena, errudunek ere merezi dutelako, hauek ere gurekin errukitsuak direlako.
Horrela jokatuz, Jainkoak esandakoa betez, maitea, sinets iezadazu, mesedez: zarena bezain ederra izango zara, baina orain ere sugarrak zugan indarra izango du, eta emakume hoberenetan hoberena izango zara. Denek jakingo dute nor zaren, eta ez nire maitea izateagatik, neuk baino ez jakingo baitut zu maite zaitudala. Pozaren pozez biziko naiz, eta zerurako bidea irekiko didazu, sugarrak hala eskatzen dizulako, niri ere gauza bera eskatzen didan bezala. Maite nauzula uste dut, baina ziur egon: nik maite zaitut eta betiko maite izango zaitut, minak min, zoritxarrak zoritxar, beti egongo zara nire sugarrean eta beti maite izango zaitut.
Arnaud Oihenart

viernes, 13 de mayo de 2011
Kontrapas - Ipuina
Hasi baino lehen, nire hizkuntzari honakoa esan nahi diot: "Euskara, atera zaitez kanpora"
Nire herriak, Garazi ederrak, nire hizkuntzagatik egin duena ezin daiteke deskriba. Zoragarria da, umiltasunez lan eginez, gure hizkuntza maitearen alde egin duena. Hor inork ez daki euskara ez denik, denek menperatzen dute, denek lan egiten dute euskararen alde, eta beste herrietara eramaten saiatzen dira. Euskara beste maila batera eramateko lan egiten dute, hizkuntzak merezi duen tokia har dezan, beste hizkuntzen gainean egon dadin, bere hizkuntza-errege tronua berreskura dezan.
Horregatik esaten diot nik nire hizkuntzari: "Euskara, atera zaitez plazara".
Hala ere, oraindik jende asko dago euskararen kontra daudenak. Askotan esan dute ezin daitekeela idatzi, oso zaharra delako. Baina konturatu beharko dira, orain, gaur, atzo ez bezala, euskara idatz daiteke, hizkuntza eder honetan testu ederrak egongo direla. Orduan esango dute arrazoirik ez dutela eta euskara ikasi eta maitatuko dutela.
Nik, horren ostean, euskarari honakoa esango diot: "Euskara, atera zaitez mundura"
Askok zioten euskarak ez zuela garrantzirik izan behar gure munduan, hizkuntza bezala ez zela ezer, beste batzuk ikasi behar zirela, ospetsuagoak eta, horregatik, hobeak omen baitziren. Iraganeko kontuak; gaur, denok euskaraz hitz egiten dugula, euskarak merezi duen amodioa izango du mundu osoan zehar.
Hau pentsatzean, beste deiadar bat egiten diot: "Euskara, mugi zaitez denon artean"
Beste hizkuntzen ez dute aurrera egingo. Beraien azken pausoa eman dute, azken hedapena, azken mirespena. Orain, euskarak bidea zabalik du aurrera egiteko, beste hizkuntzak behera doazen heinean. Orduan, euskara hizkuntzen artean lehena, denona, maitatuena eta hoberena izango da; gaur egun izan beharko leikeena.
Hemengoek, euskotarrek, euskal lurraldekoek, oraindik ez dakite denok euskaraz hitz egiten, baina horrelako hizkuntza eder bat edukitzeaz oso harro daude. Horregatik, euskotarrak euskara ikasiko du, eta ez da esango norbait euskotarra izango denik, baizik euskalduna, euskaraz hitz egiten duena, dela. Euskal Herria euskaldunen lurraldea izango da hemendik aurrera.
Euskara, hala ere, ez zaitut ulertzen. Urte askotan zehar bizi izan zara euskaldunon ahoetan. Baina zergatik ez zara bizi izan paperetan ere? Horrela mundu guztian zehar barreiatuko zara, haizea legez, eta mundu guztiak ezagutuko zaitu.
Hala ere, pozik nago. Ez frantsesa, ez gaztelania, ez inor. Zu, euskara, zara handiena eta mundu guztiak ezagutzen zaituenean, denak konturatuko dira ez dagoela euskara bezalako hizkuntzarik, ez dagoela horrelakorik, hain ederrik.
Horregatik, euskara, honakoa esaten dizut amaitzeko: "Euskara, atera zaitez dantzara"
Bernart Etxepare

sábado, 7 de mayo de 2011
Itziarren Semea - Ipuina
Neu nor naizen galdetzen diot nire buruari jipoi hori jaso nuenetik. Nire oroimena txarra da, eskasa. Baina galdera egiten dudanean, hori bakarrik agian, erantzuteko gai naiz. Erraza. Nor naiz? Itziarren semea. Nire izena? Berdin da. Garrantzitsuena? Zergatik ezizen hori? Itziarren semeak aurrera egin zuelako, ez nik.
Dena denbora asko gertatu omen zen. Badakizue, gerra ostean, denok triste, suminduta sentitzen ginen. Itziar, nire ama, lehena. Egoera horretan hasi nintzen eta, zoritxarrez, hasi eta hezi. Baina ez nuen horrelakorik onartzen. Inork ezin ziezadakeen esan zer egin behar nuen eta zer ez, zer zegoen ondo eta zer txarto...
Ez nengoen pozik, eta edonork ikus zezakeen egoera. Ez ni, ez nire lagunak, ezta nire ama ere. Inor zegoen pozik. Inor! Eta horregatik horren aurka jo nahi nuen, errotik kendu nahi nuen nire arazoa, eta desira horrek gero arazo asko ekarri zizkidan, larregi.
Baina gauza bat guztiaren gainetik neukan. Ni harrapatzen banindunten, ez nien besteei nire errua botako. Ni neu bakarrik nintzen nire ekintzen erantzule. Berdin zen zer egingo zidaten, zenbat joko ninduten, zer tortura jasoko nuen, berdin zitzaidan. Ez nuen halakorik egingo, inolaz ere. Ez nien txakurrei, nire zaindariei ezer esango. Txintik ere ez. Ahoa josita balego bezala egingo nuen, ziur nengoen.
Zoritxarrez, txakurrek harrapatu ninduten, eta nire uste ustelak egia bihurtu ziren. Nork eta txakurrek nire hego askeak ebaki zizkidaten errotik. Eta nire amesgaiztoa hasi zen. Tortura hitza eguneroko zerbait bihurtu zen. Tortura eta heriotza-zigorra. Ez nekien zein zen mingarriagoa. Izan ere, heriotza-zigorra torturekin hasten zen.
Baina torturek ez zuten nirekin funtzionatzen. Txakurrak baino indartsuagoa nintzen, gutxienez buruz. Eta azkenean, aske, libre, kalean nengoen. Itziarrek, amak, besoartean, negarrez hurbidu zait. Besarkatu nau. Neu ere negarrez. Besarkada beroa zen, agian bizitza osoko beroena. Baina ezin nuen besarkadaz gozatu. Gorputza ubeldurez josita nuen, eta mmina sentitzen nuen. Baina Itziarren besarkada bero eta goxoari ezin nion ezetz esan.
Etxera bidean, herriko jendeak ikusi ninduen. Batzuek galdetzen zuten ea nor nintzen, beste batzuek ea Itziarren semea nintzen, baina askok zeozer esaten zidaten: "Nor eta hi harrapatu haute, mutil" edo "Nola utzi hauten txakurrek, txo". Bero jaso ninduen herriak. Hala ere, ez nengoen guztiz pozik. Nik, askok bezala, neska bat maite nuen: Maji. Ederrenetan ederrena. Greziar Jainkosa bat zen, amodioaren Jainkosa niretzat, edo hori bailitzan sentitzen zuen nire bihotz gizajoak.
Etxera heldu nintzenean, jesarri eta amarekin hitz egiten hasi nintzen. Hizketaldi motza izan zen, baina Itziarrekin hitz egiten nengoen. Gauza garrantzitsuak ziren.
- Seme, zer egin haute horrela agertzeko?
- Ama, jo egin naute izenak eman ditzadan.
- Izenik eman al duk? Esan iezadak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jarri naiz garbia!
- Jarri haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Segundu gutxi izan dira, baina luzea izan ziren, luzeegiak agian. Amak malkoak zituen aurpegian. Muxuzapi batekin kendu zituen, baina negar egiten jarraitzen zuen. Altxatu nintzen, ahal izan nuen moduan, eta nire eskua bere aurpegian jarri nuen. Begien ingurutik pasatu nuen eskua, emeki, malko gehiagorik isuri ez zitzan. Amak, irribarre eder batez, eskua hartu zidan eta masailean musu bat eman zidan.
Bat-batean, aulkitik altxatu eta lorategira abiatu zen. Geldirik gelditu nintzen eta, minutu pare baten ostean, berriz agertu zen. Eskuak odoletan blai zituen, arantzaz beterik. Horrekin batera, lorategiko klabelinik gorriena eta ederrena eskaini zidan. Ez nekien zer egin, eta are gutxiago zer esan. Azkenean, besarkatu nuen eta eskerrak eman nizkion, eskuak sendatzen nizkion bitartean. Gero negar egiten hasi zena neu izan nintzen.
Ohean sartu nintzen. Nire betiko ohea, ume txiki bat nintzenekoa. Baina egoera ez zen ume bat nintzenekoa bezalakoa. Txikia nintzenean, lasai lo egiten nuen. Baina, ezinezkoa egiten zitzaidan lo egitea. Amesgaiztoak burura zetozkidan ziztu-bizian. Baina, zein amesgaizto?
Nire bizitza osoko oroimenik txarrenetakoa izan zen. Oraindik ere ez dakit nola irten nintzen bizirik horretatik. Kartzelan nengoela, torturatzen ninduten. Tortura. Hitz itsusia. Baina are itsusiagoa da errealitatea. Inori ez litzaioke gustatuko nik jasan nuena.
Zazpi gizon ingurtu zitzaidan. Denak ziren handiak, indartsuak, uniformezko txakurrak. Ni hor nengoen, lurrean botata, zauriz beteta aurreko "galdetegi"-aren ondorioz. Sartu bezain laster, arauak azldu zizkidaten. Haiek gauzak galdetzen zizkidatzen. Erantzuten banuen, kaleratuko ninduten. Bestela, mina, ostikoak, makilkadak. Ea nork laguntzen zidan galdetun zidaten. Nik, esandakoa betez, ez nuen erantzun.
Geldirik geratu ziren. Ez zuten espero hainbeste min jasan zuen norbaitek ezer ez esan zezan. Baina kaleratu ordez, "makila" hartu zuten. Zer da makila? Amesgaiztoen tresna. Makilarekin hartzen eta lurretik altxatzen ninduten. Makilera lotu ninduten eta ostikoak ematen zizkidaten, lurrera botatzen eta berriz altxatzen ninduten, prozesua uneoro errepikatuz.
Galdera errepikatzen zidaten, baina ez nien erantzuten. Milaka aldiz errepikatzen zuten tortura, baina nik ez nuen txintik ere esaten. Ezpainak josita nituen, ez nuen inoren izena emango. Mina jasanezina bazen ere, ez nion inori traizioa egingo.
Azkenean, berriz ere lurrean botata utzi ninduten, odoletan blai, eta min izugarria sufrituz. Baina hori bakarrik nire amesgaiztoaren hasiera zen. Txakurrek ontzi bat ekarri zuten. Ez nuen ezer ulertzen. Ontzia urez beteta zegoen eta betiko galdera egin zidaten. Ez nien erantzun. Bat-batean, txakur bik di-da batean hartu eta burua uretan sartu zidaten.
Arnasik ez nuen hartu eta itota sentitzen nintzen. Burua hor sartuta izan arren, ez nuen urik ikusten. Nire biziaren irudirik ederrenak etortzen zitzaizkidan burura. Ama, aita, lagunak, familia... Denak zeuden hor, nirekin. Baina burua atera zidaten. Kolpe bat eman eta berriz galdetu zidaten ea nork laguntzen ninduen. Ez nuen erantzun eta berriro sartu zidaten burua ontzian. Itota bai, baina konorte barik gelditu nintzen. Burua atera zidatenean, ez nekien non negoen, ez nekien nor nintzen, ez nintzen erantzuteko gai. Utzi ninduten, denbora batez.
Ordu pare bat pasatu omen ziren, edo gutxienez hala iruditu zitzaidan. Berriz etorri ziren nire txakur "lagunak". Baina oraingoan ez zekarten horrelakorik, ez ontzirik, ezta makilik ere. Horien ordez, aliketa batzuk eta labana bat. Ni izerdetan nengoen, oraindik ez bainintzen ondo sentitzen. Oraindik zorabiatuta nengoen, gosez, eta odoletan, ubelduraz eta zauriz beteta.
Norekin egiten nituen maltzurkeriak galdetu zidaten berriz ere. Nire erantzuna, berriz ere, isiltasun itzela izan zen. Eta azkeneko martirioa jaso nuen. Galdetzen zidaten galdera hori, eta erantzuten ez nienean, azazkal bat kentzen eta apurtzen zidaten aliketekin. Haietatik tira eta odoletan hasi. Ez nien erantzunaren plazera eman, eta 20 azazkal barik gelditu nintzen.
Eta labanarekin zer egin zuten? Bost aldiz galdetu zidaten nire laguntzaileen izena, eta erantzuten ez nien bakoitzean, labana ezpainetatik pasatzen zuten. Bostetan galdetu eta bostetan ezpainak urratu zizkidaten.
Azkenean, amore eman zuten. Libre utzi ninduten.
Bat-batean, amesgaiztotik iratzarri nintzen. Polizien kotxea zen. Haien ondoan, Maji neskato ederra, ez eramateko erregutuz. Baina ez nekiena zen nigatik arduratzen zebilela. Nire logelan sartu eta atxilotu ninduten. Amak ez zuen ezer ikusi, lotan zegoen, hori uste nuen. Poliziek tiro bat eman zioten buruan. Itziar maitea hil zuten txakurrek. Behingoagatik oihu ankerra bota nuen.
Inor ez zegoen kalean, Maji eta poliziak bakarrik. Maji oihuka eta txakurrak Majiri kasurik egin gabe. Ikusi ninduenean, nigana hurbidu zen. Orduan, txakurrek kolpe bat eman zioten, lurrera botaz. Neu korrika joan nintzaion. Altxatu bezain laster, negarrez, besarkatu eta bi musu eman zizkidan. Bat masailean eta bestea ezpainetan.
Inoiz sentitu ez nuena sentitu nuen gau hartan. Poliziek Itziar hil zuten, baina Majik maite nuela erakutsi zidan. Zoriontsu eta triste. Pozez negar egiten, baita tristuraz ere. Burumakur, baina irribarre batez. Zoritxarrez, polizien kotxean sartu bezain laster, egoeraren larritasunaz konturatu nintzen. Ama galdu nuen, ez nuen Maji berriro ikusiko eta torturak itzuliko ziren.
Edo, gutxienez, etorkizuna hala izango zela zirudien. Hala ere, errealitatea...
Pantxoa eta Peio, "Itziar'en Semea"

sábado, 30 de abril de 2011
Ikusi mendizaleak - Ipuina
Atzo erabaki genuen pare bat lagunek eta nik: osterantzean igandero joango ginen gure mendietara, kirol pixka bat egitera eta paradisutik hain hurbil dauden gure mendi tontorretako bistak aditzera.
Gaur izan da lehen eguna. Motxilak hartu eta abian jarri gara paradisua ikusteko, gure lurraren edertasunaz konturatzeko. Baso bat zeharkatu dugu, zuhaitzez betea. Nonahi ikus litezke pagoak, pinuak, haritzak. Haiei begira, hiru mendizale ausart hauek eta gure inguruko animalitxoak: pare bat urtxintxa zuhaitzen adarretan, azeriak janari bila, trikuak bizia salbatu nahian... Ederra da irudia, gero!
Basoa zeharkatu ostean zelai orlegi ederra agertu zaigu. Leuna, motza, hezea... Baloi bat eta adiskide batzuk falta ziren futbol partidu bat jolasteko! Han etzan gara hiru lagunak, izerditan blai eta nekatuta, haize freskoa gure hiriko birika zikin eta kirasdunak garbituz, eguzkiari begira.
Baina denbora gutxi dugu eta oraindik tontorra urrun daukagu. Martxan jarri gara, bide luze, neketsu eta zaila dugu aurrean, oztopo itzelekin, gu tontorrera hel ez gaitezen nahi balu bezala norbaitek. Baina inork ez gaitu gure helburutik urrunduko, mendizaleak baikara.
Gora joan ahala, nekea nabaritzen hasi gara. Ez gaude ohituta honetara, baina hain hurbil dago tontorra... Ezin dugu etsi. Esandakoa beteko dugu eta gainera helduko gara. Bideak laguntzarik ez badigu ematen ere, aurrera egingo dugu, arazoa lepoan hartuz eta aurrera segituz.
Hor dugu, metro batzuk baino ez dira falta. Gure azkena ematen gabiltza eta, bat-batean, nahi ez genuena heltzen da. Zoruari, bustita dagoen horri, izotzez gainezka edo, bestela, harrizko bide estua lokatzarekin nahastuta dagoenari, elur maluta batzuk gehitzen badizkiogu, zoramena heltzen zaigu. Gelditu beharra dago, eta non eta hurbilen dagoen leize txiki batean; hor gelditu behar izan dugu eguraldiaren hobekuntzari pazientzia osoz itxaroten.
Segundoak minutu bihurtzen dira, minutuak ordu... Ez dakit zer ordu den, hotz ikaragarria egiten du, gose eta egarri naiz, ez nuen horrelakorik espero nire mendiko lehen igoeran... Baina kokoteraino nago hor ezkutatuta egoteaz. Burua atera dut, gero besoak eta gorputza, kobazulo txikitik aldenduz. Lagunek jarraitu didate, duda-mudatan baina ziur, beldurrez baina adoretsu...
Gu atera bezain laster, eguzkia laino eta lanbro artean ikusgai ageri zaigu. Ateri du, baina azken metroak, ahaztezinak badira ere, amaiezinak egingo zaizkigu. Pauso bat aurrera egin eta beste hakan gelditzeko eskatzen dit, bihotzak aurrera egitera behartzen nauen bitartean.
Hurbil gaude, oso hurbil, hain urbil ezen ez dut zorurik ikusten, baizik eta zerua. Are eta pauso gehiago eman, gero eta zeru garbiagoa eta distiratsuagoa dugu. Azkenean, hor gaude, mendi tontorrean. Esan bezala, kosta ala kosta, mendi puntaraino heldu behar genuen, eta halaxe egin dugu. Heldu eta motxilatik oihal zati bat atera dut, lagunen laguntzaz. Hiru koloreko oihala, gorria, berdea eta zuria. Nire ikurriña. Hor jarri dut, mendi tontorrean, hara heltzen den edonork ikus dezan.
Hemen, orain ikusten dena ikaragarria da. Ederra izatea gutxi da ikus daitekeena deskribatzeko. Zoragarria, miresgarria. Nik ez nuen uste hainbesterako zenik baina, igo ostean, hainbeste sufritu ostean, erraz konturatu naiz nire lurraren edertasunaz: zelai berdeak, itsaso urdina, baso sakonak, herri txikiak... Denetarik!
Begi ongi zabaldu ditut eta hunkitu naiz. Pauso bat aurrera eman dut eta, malko artean, bidea ikusi dut. Igotzean, lokatza eta izotza ziren bide kaxkarran kide, baina orain, zelaiaren zati bailitzan eta paisaiaren edertasuna hartu balu bezala, aldapa lorez beterik aurkitu dut, ederra, txukun, garbi... Paisaiarekin batera egiten du hau are ederragoa bihurtzeko.
Hau ikusita ez dago beste ezer esaterik, paisaia hori nire herriaren zati izateaz harro nago eta oihuka egiteko, ahots sendoz abestekon gogoa sentitu dut, pozik nagoelako, horraino heldu naizelako eta edertasun itzela aditu dudalako.
Leihotikan, "Ikusi Mendizaleak"
Oskorri, "Ikusi Mendizaleak"

viernes, 29 de abril de 2011
Nire aitaren etxea - Ipuina
Duela asko hasi zen nire gudu hau. Galtzen nabil, ez didate irabazten uzten etsaiek, baina nik aurrera egiten dut, neuk, gazte koxkor honek, nire etxea defendatuz, nire aitarengandik jaso nuena, urte askotan zehar bizi izan naizen tokia, nire erreinua eta leinua, neure eta nire ingurukoek gotorlekua.
Eta nork egin diezadaket eraso? Nork bada? Ingurukoek? Ez! Etsaiek! Eta nortzuk dira horiek, nire aitaren etxea lapurtu nahi didatenak? Otsoak ez badira ere, hala dirudite. Gupida barik, bortizki, dena zapalduz, ankerkeriak eginez, horiek dira nire otsoak. Gainera, inork ez dit laguntzen, bakarrik nago haien aurka; ez Jainkoak ez inor. Hor utzi naute, behar dudana ez edukiz, ez urik, ez jakirik... Nork bidali ote dit niri, gazte honi, sikate hau? Horren aurka ere borrokatu behar al dut?
Otsoak, inguruan, esan bezala, ankerkeriak, krudelkeriak darabiltzate. Ni bezala daudenak zapaldu, haiei ostu, haiekin sarraskiak egin. Ezer gutxi nigana heltzeko. Edozerekin pozik dirudite, justiziaren aurkakoa bada, odola inguruan badabil.
Dena eman dut bere alde. Inguruko guztia galtzear nago, baina berdin dit. Hau galtzen badut, nire aitaren etxea zutik iraungo du, zutik egon den bezala eta orain dirauen moduan. Berdin dit, lana eman didaten abereak galduko ditut, otsoen jaki bihurtzeko. Soroak ere, hauek ere lan eman didate, baina galdunen dira, etsaien bizileku lasai izateko nire aitaren etxea ez duten bitartean. Inguruko edertasuna, paradisua dirudien paisai hau, pinuz jositakoa, hau ere ostuko didate, neu galbidera eramateko. Baina ez dute ezer lortuko... Inoiz ere ez!
Baina, hainbeste gauza galtzen baditut, dirua ere galduko dut. Neure dirua eman behar badut aitarenaren alde, emango dut, bada. Galduko ditut, orduan, errentak, interesak, irabaziak... Dirua izan dudala ahaztu behar izango dut nahi dudana lortzeko. Hala bada, zutik iraungo du.
Baina otsoak etsai gogorrak dira, ez didate ezer oparituko. Gainera, irabazteko izan dudan gauza oro kenduko didate. Baina aurrera egin behar izango dut, halabeharrez, aitarenak zutik iraun dezan. Lehenik armak, gero ere eskuak eta besoak... Gorputz osoa eman behar izango dut, arima bakarrik gelditu arte. Sorbalda galduko dut, bularra, nire sendotasunaren islada, nire bihotzaren, nire maitasunaren gotorlekua, hau ere kenduko didate.
Azkenean, lurrean botata geldituko naiz, botata, erdi hilda, odoletan blai, malkoak isuriz, nire indarra eman ezinez. Galduta badago indarra, beste zeozer emango dut, neuk emango baitut dena etxe horren alde, ezer edukiz. Bakarrik gelditzen zait arima, eta hau ere, oso sendoa ez bada ere, otsoen aurka egongo da.
Baina, zoritxarrez, noizbait, dena galduko da. Nire bizitza, nire gorputza, nire arima, nire burkideak... Dena galduko da, aitarena izan ezik. Ni hiko naiz, bai, nire gorputza otsoen janari izango da noizbait; nire arima ere, bere indar xumea, bere borondate sendoa, hau ere galduko da, ahaztua izango da, inork ez du jakingo nor izan naizen eta zer defendatu dudan; askazia, burkideak, otsoek jandakoak, hau ere, zoritxarrez, bakarrik utziko naute, neuk bakarrik utzi ditudan bezala hil ostean, mundu hobe baten alde lan egin dutenak, hauek ere galduko dira.
Malkoak nire aurpegian behera doaz, tristura sentituz, garrasiak botaz, otso horietako bat bainintzan... Dena galduko da, baina nire bihotzak esaten dit: <<Lasai, adiskide, zeren zuk dena eman duzun bezala, beste askok gauza bera egingo dute, beste pertsona batek, agian zure semeak, gauza bera egingo du...>>
Bihotzak esandakoak malkoak isurtzera behartu nau, baina ez sufritzen dudanean bezalakoak, ez. Hauek, triste baina pozik, minduta baina itxaropentsu sentitzera eraman naute. Gauza asko esan dizkit bihotzak, baina esaldi honekin amaitu du, eta nire bihotzean eta buruan eramango ditut betiko: <<Biharamunean, zuk egin duzun bezala, beste batek oihukatuko du honakoa: "GORA NIRE AITAREN ETXEA!">>
Gabriel Aresti
Kriston, "Nire aitaren etxea"

domingo, 13 de marzo de 2011
Txoria txori - Ipuina
Etxean txori bat daukat. Txikia, horia, ederra. Ez dakit noiztik daukadan etxean, eta oraindik ez dakit zein motakoa den. Hori berdin da, pentsatzen dut beti, nire txoria delako eta txoria maite dudalako. Kaiolan txioka ematen du eguna, doinu alaiarekin abestuz. Ahots zolia baina, txoria bezala, ederra.
Baina, gaur goizean, altxatu ostean, amestu ondoren, amezgaiztoak izanda, begirada bat bota dut kaiolara, txoriak ez baitu eguneroko doinua errezitatu. Egun tristea dugu kalean. Lainoek eguzkia guztiz estaltzen dute eta haren besarkada beroa txorien hegoetatik eta nire besoetatik aldentzen dute. Agian horregatik da, batek daki. Baina nire txoria isilik dago.
Bat-batean, burumakur agertu zait. Ez du jarri betiko aurpegia eskua luzatu diodanean laztantzeko eta bere ondoan janaria uzteko. Begira gelditu naiz. Triste dago, ez du mokadurik eman. Zergatik? Zergatik ez dabil kaiolan hegan eta abesten?
Kaiolaren atzealdean, izkututa, hegoak zaurituta zituen beste txori bat aurkitu dut. Ederra baino ederragoa. Txikia ere bada. Kaiolan ere arrautz apurtu bat somatu dut. Ez da ba nire txoritxo maitearen kumea izango?
Kumeak hegoak astintzen saiatu da, baina ez du indarrik. Hori ikusita, nire txoria aztoratu da, hegoak astinduz, kumeak legez, eta garrasi jasanezinak botaz, bere melodia apartak ahaztu balitu bezala.
Hau ikusita, kumea kaiolan sartu dut. Orain bi lagun izango ditut eta pozik egongo dira, batak bestea zainduz. Kumea gartzelan sartu bezain laster, ama gelditu da. Lasaitu da, baina geldi-geldi geratu da, kumeari begira. Bat-batean, hunkidura dela-eta, txoriak malko bat isuri du bere ur-katiluan. Ezin du jasan bere kumeak horrela jarraitzea.
"Zer egin dezaket nik?", pentsatu dut. "Kumeak ez du ezer egingo eta hemendik alde egin nahi du. Baina berarekin egon nahi dut. Ezin dute ihes egin, nireak izan behar dira, nik baino ez maite ditulako. Ez dago beste biderik. Hegoak ebakiko dizkiet, eta horrela txioka geldituko dira etxean, nire bizia alaituz".
Hau pentsatu bezain laster, sukaldera joan naiz. Aiztoa hartu dut esku artean, baina krudelegia iruditu zait. Honen alboan, txukun-txukun, guraize batzuk ikusi ditut, ia gordeta. Nirekin eraman dut kaiolaraino eta bi txoritxoen aurrean gelditu naiz. "Azken batean, nireak izango dira". Atetxoa zabaldu bezain azkar, nire txori kuttunak hegalak astindu ditu, hortik ihes egiteko. Inoiz egin ez duena egiten dabil. Zergatik izango da, ba? Ihes ez egiteko, txori zaurituaren ondoan jarri ditut artaziak. Hauek zabaldu eta berehala, ama aurrean jarri da, kumea defendatzeko. Burumakur dago, garrasika eta negar egiten. Txoria izaten jarraitu nahi du eta bere kumeak ere hala izatea desiratzen du. Txoria txori izatea egiten duena hegoak edukitzea da.
Amaren maitasuna ikustean, artaziak albotik kendu ditut. Haren aurpegira begiratu dut. Malkoak isurtzen ziren, gutxika. Neu ere, hunkituta, hala hasi naiz.
"Zer egingo dut, bada? Txoriak maite ditut, nirekin izan nahi ditut, baina beraiek aske izan nahi dute". Burua bueltaka dut. Ez dakit zer egin. Harri bat bezala sentitzen naiz, lurrean irmo, tente baina mugi ezinik, burua beste leku batean baneuka bezala.
Azkenean, ez dago beste biderik. Nork bere bidea jarraitu behar du. Neuk hemen dauzkadan betebeharrekin aritu behar naiz eta txoriek hegan, aske, bide berri bat aurkitu behar dute, poztasuna sortuko diena. Baina nik, kaiolan egon nahi ez badute ere, nigandik ihes egiten nahi badute ere, txoriak ditut maite.
Mikel Laboa, "Txoria txori"

viernes, 25 de febrero de 2011
Ametsak
Martin Luther King-ek duela 40 urte baino gehiago honakoa esan zuen: "I have a dream". Denok dakigu horrek esan nahi duela amets bat zuela gizon horrek. Berea beltzen bazterketa desagertzea zen.
Neurea, askoren modukoa, nire herriaren askapena da. Baina ez hori bakarrik.
Luther King-en gidoia jarraituz, honakoa da esan dezakeedana:
"Amets bat dut. Neure herria aske ikustea, arazo barik, inor hil barik edo inoren odola isuri barik. Urte latz asko eman ditugu lanean gure izena garbitzeko, euskaldunak ez baikara hiltzaileak ezta terroristak.
Neuk ere ikusi nahi ditut nire semeak eta alabak herri aske, demokratiko batean euskaraz mintzatzen. Euskal Herria euskaldunon herria da eta horregatik, denok hitz egin beharko genuke euskaraz. Arazoak bageneuzka ere, horrek ez luke oztopoa izan behar herri ezberdina izatearen hizkuntzan berba ez egiteko.
Horretan dihardudala, inguruko herrialdeen anaitasuna ikusi nahiko nuke. Askotan entzun dut ezin garela Espainiarengandik banatu, bestela ez garelako inor izango. Gezurra. Herri bat gara eta gure kontzientzia, herri kontzientzia, sortzen ari da. Gainera, zergatik ezin gara auzokide onak izan?
Azkenik, beste eskakizun bat egin nahi dut. Nire kultura errespetatzea, nik besteena errespetatzen dudan legez. Ez da gutxi, baina nire borondatea ez da bakarrik nirea. Jende askok eta askok pentsatzen dute neuk bezala."
Hitzaldi luze honen ostean, nere amets edo utopiekin lagatzen zaituztet. Niri zeozer pentsarazi didate. Batez ere euksal kontzientziarena. Adibidez, norbait ezin daiteke euskaldun sentitu ez badaki nor den Etxepare, zer esan nahi duen "Itziar'en Semea" kantak, ez badu irakurtzen noizbait euskal egunkariren bat, ez badu euskara bultzatzen edo egiten edo ez badaki zein den Euskadiko bi ereserkietako bat; bata, formala (Eusko Abendaren Ereserkia) eta bestea, herriarena (Eusko Gudariak).

Euskara
Denbora askoz pentsatu izan dut honetaz hitz egitea, baina lehengoz alferkeria dela eta, gero azterketengatik eta azkenik ez dakit zer arraiorengatik, azkenean denbora luzea eman dut idatzi barik.
Gaia izenburuan dago. Euskara. Gure hizkuntza. Euskaldun egiten gaituena. Gure nortasuna. Beste kulturengandik desberdintzen gaituena.
Hau guztia esanda, norbaitek pentsa lezake: "Horrelako hizkuntza paregabea izanik, denek hitz egingo dute". Tamalez, guztiz kontrakoa da.
Gobernuak ez du ezer ere egiten hau defendatzeko. Gero eta jende gutxiagok mintzatzen gara. Hau da egia. Gero jendeak dio, "zer egin dezaket nik?", irribarre batekin ezpainen artean.
Erantzuna oso erraza da. Egoera salatu. Gaur egun, edozein hizkuntza-ikasgaitan nahitaezkoa da komunikazio-maila bat edukitzea ikasgaia gainditzeko. Hori euskararekin ez da gertatzen. Jendeak euskarazko hainbat ikasgai gainditzen ditu asko ikasteagatik, baina eguneroko egoera batean jartzekotan ikaslea eta euskaraz hitz egitera behartzekotan, akabo.
Egoera normalizatuta egongo balitz, gazteon artean euskaraz egingo genuke, dendetan gauzak euskaraz erosiko genituzke, gaztediak ez luke arazorik izango euskara gainditzeko edota hizkuntza honen azterketa ofizialak arazo barik gainditzeko... Baina egoera ez dago normalizatuta.
Gotzon Garatek duela hainbat urte honakoa adierazi zuen:
"Euskaldun batzuek Euskal Herriaren independentzia Madriletik libre ibiltzearren nahi dute. Edo ekonomia hobea lortzearren.
Beste batzuek ordea, geure nortasunari eutsi nahi diogulako. Garbi ikusten dugu, independentziarik gabe euskara ez dela beharrezkoa izango eta Euskal Herria Erdal Herria bihurtuko dela."
Arrazoi osoa zeraman. Hala ere, ez dugu ez euskal ez euskara kontzientziarik. Konturatzen garenerako, agian beranduegi izango da eta gure euskara maitea hilzorian edo hilda egongo da.
Beraz, eman dezagun pauso bat aurrera eta esan diezaiogun bai gizarteari bai politikariei, "Pantxoa eta Peio"-k esan zuten legez: "Guk euskara bai".

Suscribirse a:
Entradas (Atom)