sábado, 7 de mayo de 2011

Itziarren Semea - Ipuina

Neu nor naizen galdetzen diot nire buruari jipoi hori jaso nuenetik. Nire oroimena txarra da, eskasa. Baina galdera egiten dudanean, hori bakarrik agian, erantzuteko gai naiz. Erraza. Nor naiz? Itziarren semea. Nire izena? Berdin da. Garrantzitsuena? Zergatik ezizen hori? Itziarren semeak aurrera egin zuelako, ez nik.

Dena denbora asko gertatu omen zen. Badakizue, gerra ostean, denok triste, suminduta sentitzen ginen. Itziar, nire ama, lehena. Egoera horretan hasi nintzen eta, zoritxarrez, hasi eta hezi. Baina ez nuen horrelakorik onartzen. Inork ezin ziezadakeen esan zer egin behar nuen eta zer ez, zer zegoen ondo eta zer txarto...

Ez nengoen pozik, eta edonork ikus zezakeen egoera. Ez ni, ez nire lagunak, ezta nire ama ere. Inor zegoen pozik. Inor! Eta horregatik horren aurka jo nahi nuen, errotik kendu nahi nuen nire arazoa, eta desira horrek gero arazo asko ekarri zizkidan, larregi.

Baina gauza bat guztiaren gainetik neukan. Ni harrapatzen banindunten, ez nien besteei nire errua botako. Ni neu bakarrik nintzen nire ekintzen erantzule. Berdin zen zer egingo zidaten, zenbat joko ninduten, zer tortura jasoko nuen, berdin zitzaidan. Ez nuen halakorik egingo, inolaz ere. Ez nien txakurrei, nire zaindariei ezer esango. Txintik ere ez. Ahoa josita balego bezala egingo nuen, ziur nengoen.

Zoritxarrez, txakurrek harrapatu ninduten, eta nire uste ustelak egia bihurtu ziren. Nork eta txakurrek nire hego askeak ebaki zizkidaten errotik. Eta nire amesgaiztoa hasi zen. Tortura hitza eguneroko zerbait bihurtu zen. Tortura eta heriotza-zigorra. Ez nekien zein zen mingarriagoa. Izan ere, heriotza-zigorra torturekin hasten zen.

Baina torturek ez zuten nirekin funtzionatzen. Txakurrak baino indartsuagoa nintzen, gutxienez buruz. Eta azkenean, aske, libre, kalean nengoen. Itziarrek, amak, besoartean, negarrez hurbidu zait. Besarkatu nau. Neu ere negarrez. Besarkada beroa zen, agian bizitza osoko beroena. Baina ezin nuen besarkadaz gozatu. Gorputza ubeldurez josita nuen, eta mmina sentitzen nuen. Baina Itziarren besarkada bero eta goxoari ezin nion ezetz esan.

Etxera bidean, herriko jendeak ikusi ninduen. Batzuek galdetzen zuten ea nor nintzen, beste batzuek ea Itziarren semea nintzen, baina askok zeozer esaten zidaten: "Nor eta hi harrapatu haute, mutil" edo "Nola utzi hauten txakurrek, txo". Bero jaso ninduen herriak. Hala ere, ez nengoen guztiz pozik. Nik, askok bezala, neska bat maite nuen: Maji. Ederrenetan ederrena. Greziar Jainkosa bat zen, amodioaren Jainkosa niretzat, edo hori bailitzan sentitzen zuen nire bihotz gizajoak.

Etxera heldu nintzenean, jesarri eta amarekin hitz egiten hasi nintzen. Hizketaldi motza izan zen, baina Itziarrekin hitz egiten nengoen. Gauza garrantzitsuak ziren.
- Seme, zer egin haute horrela agertzeko?
- Ama, jo egin naute izenak eman ditzadan.
- Izenik eman al duk? Esan iezadak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jarri naiz garbia!
- Jarri haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Segundu gutxi izan dira, baina luzea izan ziren, luzeegiak agian. Amak malkoak zituen aurpegian. Muxuzapi batekin kendu zituen, baina negar egiten jarraitzen zuen. Altxatu nintzen, ahal izan nuen moduan, eta nire eskua bere aurpegian jarri nuen. Begien ingurutik pasatu nuen eskua, emeki, malko gehiagorik isuri ez zitzan. Amak, irribarre eder batez, eskua hartu zidan eta masailean musu bat eman zidan.

Bat-batean, aulkitik altxatu eta lorategira abiatu zen. Geldirik gelditu nintzen eta, minutu pare baten ostean, berriz agertu zen. Eskuak odoletan blai zituen, arantzaz beterik. Horrekin batera, lorategiko klabelinik gorriena eta ederrena eskaini zidan. Ez nekien zer egin, eta are gutxiago zer esan. Azkenean, besarkatu nuen eta eskerrak eman nizkion, eskuak sendatzen nizkion bitartean. Gero negar egiten hasi zena neu izan nintzen.

Ohean sartu nintzen. Nire betiko ohea, ume txiki bat nintzenekoa. Baina egoera ez zen ume bat nintzenekoa bezalakoa. Txikia nintzenean, lasai lo egiten nuen. Baina, ezinezkoa egiten zitzaidan lo egitea. Amesgaiztoak burura zetozkidan ziztu-bizian. Baina, zein amesgaizto?

Nire bizitza osoko oroimenik txarrenetakoa izan zen. Oraindik ere ez dakit nola irten nintzen bizirik horretatik. Kartzelan nengoela, torturatzen ninduten. Tortura. Hitz itsusia. Baina are itsusiagoa da errealitatea. Inori ez litzaioke gustatuko nik jasan nuena.

Zazpi gizon ingurtu zitzaidan. Denak ziren handiak, indartsuak, uniformezko txakurrak. Ni hor nengoen, lurrean botata, zauriz beteta aurreko "galdetegi"-aren ondorioz. Sartu bezain laster, arauak azldu zizkidaten. Haiek gauzak galdetzen zizkidatzen. Erantzuten banuen, kaleratuko ninduten. Bestela, mina, ostikoak, makilkadak. Ea nork laguntzen zidan galdetun zidaten. Nik, esandakoa betez, ez nuen erantzun.

Geldirik geratu ziren. Ez zuten espero hainbeste min jasan zuen norbaitek ezer ez esan zezan. Baina kaleratu ordez, "makila" hartu zuten. Zer da makila? Amesgaiztoen tresna. Makilarekin hartzen eta lurretik altxatzen ninduten. Makilera lotu ninduten eta ostikoak ematen zizkidaten, lurrera botatzen eta berriz altxatzen ninduten, prozesua uneoro errepikatuz.

Galdera errepikatzen zidaten, baina ez nien erantzuten. Milaka aldiz errepikatzen zuten tortura, baina nik ez nuen txintik ere esaten. Ezpainak josita nituen, ez nuen inoren izena emango. Mina jasanezina bazen ere, ez nion inori traizioa egingo.

Azkenean, berriz ere lurrean botata utzi ninduten, odoletan blai, eta min izugarria sufrituz. Baina hori bakarrik nire amesgaiztoaren hasiera zen. Txakurrek ontzi bat ekarri zuten. Ez nuen ezer ulertzen. Ontzia urez beteta zegoen eta betiko galdera egin zidaten. Ez nien erantzun. Bat-batean, txakur bik di-da batean hartu eta burua uretan sartu zidaten.

Arnasik ez nuen hartu eta itota sentitzen nintzen. Burua hor sartuta izan arren, ez nuen urik ikusten. Nire biziaren irudirik ederrenak etortzen zitzaizkidan burura. Ama, aita, lagunak, familia... Denak zeuden hor, nirekin. Baina burua atera zidaten. Kolpe bat eman eta berriz galdetu zidaten ea nork laguntzen ninduen. Ez nuen erantzun eta berriro sartu zidaten burua ontzian. Itota bai, baina konorte barik gelditu nintzen. Burua atera zidatenean, ez nekien non negoen, ez nekien nor nintzen, ez nintzen erantzuteko gai. Utzi ninduten, denbora batez.

Ordu pare bat pasatu omen ziren, edo gutxienez hala iruditu zitzaidan. Berriz etorri ziren nire txakur "lagunak". Baina oraingoan ez zekarten horrelakorik, ez ontzirik, ezta makilik ere. Horien ordez, aliketa batzuk eta labana bat. Ni izerdetan nengoen, oraindik ez bainintzen ondo sentitzen. Oraindik zorabiatuta nengoen, gosez, eta odoletan, ubelduraz eta zauriz beteta.

Norekin egiten nituen maltzurkeriak galdetu zidaten berriz ere. Nire erantzuna, berriz ere, isiltasun itzela izan zen. Eta azkeneko martirioa jaso nuen. Galdetzen zidaten galdera hori, eta erantzuten ez nienean, azazkal bat kentzen eta apurtzen zidaten aliketekin. Haietatik tira eta odoletan hasi. Ez nien erantzunaren plazera eman, eta 20 azazkal barik gelditu nintzen.

Eta labanarekin zer egin zuten? Bost aldiz galdetu zidaten nire laguntzaileen izena, eta erantzuten ez nien bakoitzean, labana ezpainetatik pasatzen zuten. Bostetan galdetu eta bostetan ezpainak urratu zizkidaten.

Azkenean, amore eman zuten. Libre utzi ninduten.

Bat-batean, amesgaiztotik iratzarri nintzen. Polizien kotxea zen. Haien ondoan, Maji neskato ederra, ez eramateko erregutuz. Baina ez nekiena zen nigatik arduratzen zebilela. Nire logelan sartu eta atxilotu ninduten. Amak ez zuen ezer ikusi, lotan zegoen, hori uste nuen. Poliziek tiro bat eman zioten buruan. Itziar maitea hil zuten txakurrek. Behingoagatik oihu ankerra bota nuen.

Inor ez zegoen kalean, Maji eta poliziak bakarrik. Maji oihuka eta txakurrak Majiri kasurik egin gabe. Ikusi ninduenean, nigana hurbidu zen. Orduan, txakurrek kolpe bat eman zioten, lurrera botaz. Neu korrika joan nintzaion. Altxatu bezain laster, negarrez, besarkatu eta bi musu eman zizkidan. Bat masailean eta bestea ezpainetan.

Inoiz sentitu ez nuena sentitu nuen gau hartan. Poliziek Itziar hil zuten, baina Majik maite nuela erakutsi zidan. Zoriontsu eta triste. Pozez negar egiten, baita tristuraz ere. Burumakur, baina irribarre batez. Zoritxarrez, polizien kotxean sartu bezain laster, egoeraren larritasunaz konturatu nintzen. Ama galdu nuen, ez nuen Maji berriro ikusiko eta torturak itzuliko ziren.

Edo, gutxienez, etorkizuna hala izango zela zirudien. Hala ere, errealitatea...

Pantxoa eta Peio, "Itziar'en Semea"

No hay comentarios:

Publicar un comentario