viernes, 13 de mayo de 2011

Kontrapas - Ipuina

Hasi baino lehen, nire hizkuntzari honakoa esan nahi diot: "Euskara, atera zaitez kanpora"

Nire herriak, Garazi ederrak, nire hizkuntzagatik egin duena ezin daiteke deskriba. Zoragarria da, umiltasunez lan eginez, gure hizkuntza maitearen alde egin duena. Hor inork ez daki euskara ez denik, denek menperatzen dute, denek lan egiten dute euskararen alde, eta beste herrietara eramaten saiatzen dira. Euskara beste maila batera eramateko lan egiten dute, hizkuntzak merezi duen tokia har dezan, beste hizkuntzen gainean egon dadin, bere hizkuntza-errege tronua berreskura dezan.

Horregatik esaten diot nik nire hizkuntzari: "Euskara, atera zaitez plazara".

Hala ere, oraindik jende asko dago euskararen kontra daudenak. Askotan esan dute ezin daitekeela idatzi, oso zaharra delako. Baina konturatu beharko dira, orain, gaur, atzo ez bezala, euskara idatz daiteke, hizkuntza eder honetan testu ederrak egongo direla. Orduan esango dute arrazoirik ez dutela eta euskara ikasi eta maitatuko dutela.

Nik, horren ostean, euskarari honakoa esango diot: "Euskara, atera zaitez mundura"

Askok zioten euskarak ez zuela garrantzirik izan behar gure munduan, hizkuntza bezala ez zela ezer, beste batzuk ikasi behar zirela, ospetsuagoak eta, horregatik, hobeak omen baitziren. Iraganeko kontuak; gaur, denok euskaraz hitz egiten dugula, euskarak merezi duen amodioa izango du mundu osoan zehar.

Hau pentsatzean, beste deiadar bat egiten diot: "Euskara, mugi zaitez denon artean"

Beste hizkuntzen ez dute aurrera egingo. Beraien azken pausoa eman dute, azken hedapena, azken mirespena. Orain, euskarak bidea zabalik du aurrera egiteko, beste hizkuntzak behera doazen heinean. Orduan, euskara hizkuntzen artean lehena, denona, maitatuena eta hoberena izango da; gaur egun izan beharko leikeena.

Hemengoek, euskotarrek, euskal lurraldekoek, oraindik ez dakite denok euskaraz hitz egiten, baina horrelako hizkuntza eder bat edukitzeaz oso harro daude. Horregatik, euskotarrak euskara ikasiko du, eta ez da esango norbait euskotarra izango denik, baizik euskalduna, euskaraz hitz egiten duena, dela. Euskal Herria euskaldunen lurraldea izango da hemendik aurrera.

Euskara, hala ere, ez zaitut ulertzen. Urte askotan zehar bizi izan zara euskaldunon ahoetan. Baina zergatik ez zara bizi izan paperetan ere? Horrela mundu guztian zehar barreiatuko zara, haizea legez, eta mundu guztiak ezagutuko zaitu.

Hala ere, pozik nago. Ez frantsesa, ez gaztelania, ez inor. Zu, euskara, zara handiena eta mundu guztiak ezagutzen zaituenean, denak konturatuko dira ez dagoela euskara bezalako hizkuntzarik, ez dagoela horrelakorik, hain ederrik.

Horregatik, euskara, honakoa esaten dizut amaitzeko: "Euskara, atera zaitez dantzara"

Bernart Etxepare

No hay comentarios:

Publicar un comentario