Urtaro hotza etorri zaigu, beroa hotzarekin ordezkatuz, eguzkia lainoekin, sargoria elurrarekin. Gainera, nire oroimenak esan dit ezagutzen dudan negurik hotzena dela aurtengoa. Eta zein da modurik hoberena beroa lortzeko maite dudan pertsonarekin egotea baino, eta laztanak egiten badizkiogu elkarri, eskua bere masail ederretik pasatuz, bere aurpegia ferekatuz, bere aurpegiko edertasunaz konturatzeko, hala hobe. Hala ere, hoztuta nago, hotzak akabatuko nau. Hainbeste da jasaten dudan hotza ezen ez ditut sentitzen nire gorputzeko zati batzuk. Sudurretik haize izoztua arnasten dut, izotza sudurraren barruan banu bezala. Heze dut sudurra, baina izoztuta. Irudia barregarria izan daiteke ikusten nauenarentzat, baina nik sufritzen dut. Mina dut, hotza sentitzen dut, hoztuta nago. Baina gauza batek pozten nau, berotzen nau, hotza galtzea dakarkit. Bihotza. Sutan dago. Bihotzetik datozkidan sugarrek beroa ematen didate, ondo sentitzea lagatzen didate.
Berdin dit elurrak nire etxea gainezka edukitzea. Berdin dit etxetik atera ezin izateak hotzaren ondorioz. Berdin dit izotzak atea jotzen didala etxera sartu nahian, berarentzat ere hotz ikaragarria egiten duelako. Hotza sentitzea eragiten didan gauza orok berdin dit, bihotz-sugarrk ditudan bitartean.
Hotza egingo duela dirudi. Eta hala jarraituko omen du. Lurreko legeek hala esaten dute. Sufrituko dugu, lurraren hotza pairatuko dugu gure zoriona lortzeko. Beroa sentitzeko hotza jasan behar dugu. Baina mirari bat gertatu da. Sugarrek izotza desgiten dute. Nire hotza desagerrarazten du bihotzak bere su gogor eta ederrarekin. Gainera, hotz gehiago egiten duen heinean, sua are eta handiago eta boteretsuago bihurtzen da. Hotz horrek sua eraikitzen du nigan.
Orain beroa sentitzen dut bihotzean, pozik nago eguraldi eder baina gogor hau gure lurrean dugun arren. Suak ez du eteten, eta hala espero dut. Hala jarraitzea, nire bizia jasangarria izatea, sugar horrek jarrai dezan. Baina zertarako sugarra? Hotz zakarretik aldentzeko? Ez. Zurekin egoteko, maitea. Zure alboan egoteko, zu sentitzeko. Baina zurekin egoteko bihotzean dudan sugar sendoa partekatu behar dut, zuk ere sua izan dezazun bihotzean, bero senti zaitezen. Eta nik emango nizuke, eta zuk nahi izango zenuke. Baina besteei ez litzaieke gustatuko.
Zuk nik sentitzen dudana senti dezazun erregutzen diot Jainkoari. Hark emango dit behar dudan indarra eta adorea zurekin egoteko, une txiki bat bada ere. Eta maiteari erakutsiko diot gupida, sugarrak eskatzen duena, errudunek ere merezi dutelako, hauek ere gurekin errukitsuak direlako.
Horrela jokatuz, Jainkoak esandakoa betez, maitea, sinets iezadazu, mesedez: zarena bezain ederra izango zara, baina orain ere sugarrak zugan indarra izango du, eta emakume hoberenetan hoberena izango zara. Denek jakingo dute nor zaren, eta ez nire maitea izateagatik, neuk baino ez jakingo baitut zu maite zaitudala. Pozaren pozez biziko naiz, eta zerurako bidea irekiko didazu, sugarrak hala eskatzen dizulako, niri ere gauza bera eskatzen didan bezala. Maite nauzula uste dut, baina ziur egon: nik maite zaitut eta betiko maite izango zaitut, minak min, zoritxarrak zoritxar, beti egongo zara nire sugarrean eta beti maite izango zaitut.
Arnaud Oihenart
No hay comentarios.:
Publicar un comentario