martes, 12 de octubre de 2010

Kaixo

Hori esaten diot blog-ari. Duela denbora gutxi ikusi nuen nola funtzionatzen zuen "gauza" honek.

Mutil xume bat naiz ta ez daukat ezer eskaintzeko irakurtzen duenari. Bizian, egunerokoan ikusten dudana salatu ta erakutsi nahi, gizarte hobeago baten alde lan egiteko, baita neure sentipenak adierazteko, zaila baita bizitzea ezer adierazi barik.

Nik pentsatzen dudana askori arraroa irudi diezaioke, hala ere, pentsa ezazue, gazte idealista batek idazten dizue ta burmuin orok modu desberdinean pentsatzen du.

Ezinezkoa egiten zait juxtua izatea irakurlegoarekin, denok ez baitugu berdin pentsatzen, baina berdin zait. Nik nuere erara pentsatuz bizi izan dut nire bizi laburra ta halaxe jarraituko dut oraingoz.

Aurkezpena denez, ez dut gehiago jarraituko. Nahiko da gaurkoz ta gainera, ikasten jarraitu behar dut.

Hauxe izan da gaukoz ta irakurtzen duenari hauxe diotset, itxaron ezazue idazten dudan hurrengo artera arte, bihotz bat zabalik aurkituko duzue, ta horretaz barre edo negar egin dezakezue, baina hiruzpalau minutu pasatuko dituzue testutxu xume hauek gozatzen.

Gero arte, irakurle maiteok.