Martin Luther King-ek duela 40 urte baino gehiago honakoa esan zuen: "I have a dream". Denok dakigu horrek esan nahi duela amets bat zuela gizon horrek. Berea beltzen bazterketa desagertzea zen.
Neurea, askoren modukoa, nire herriaren askapena da. Baina ez hori bakarrik.
Luther King-en gidoia jarraituz, honakoa da esan dezakeedana:
"Amets bat dut. Neure herria aske ikustea, arazo barik, inor hil barik edo inoren odola isuri barik. Urte latz asko eman ditugu lanean gure izena garbitzeko, euskaldunak ez baikara hiltzaileak ezta terroristak.
Neuk ere ikusi nahi ditut nire semeak eta alabak herri aske, demokratiko batean euskaraz mintzatzen. Euskal Herria euskaldunon herria da eta horregatik, denok hitz egin beharko genuke euskaraz. Arazoak bageneuzka ere, horrek ez luke oztopoa izan behar herri ezberdina izatearen hizkuntzan berba ez egiteko.
Horretan dihardudala, inguruko herrialdeen anaitasuna ikusi nahiko nuke. Askotan entzun dut ezin garela Espainiarengandik banatu, bestela ez garelako inor izango. Gezurra. Herri bat gara eta gure kontzientzia, herri kontzientzia, sortzen ari da. Gainera, zergatik ezin gara auzokide onak izan?
Azkenik, beste eskakizun bat egin nahi dut. Nire kultura errespetatzea, nik besteena errespetatzen dudan legez. Ez da gutxi, baina nire borondatea ez da bakarrik nirea. Jende askok eta askok pentsatzen dute neuk bezala."
Hitzaldi luze honen ostean, nere amets edo utopiekin lagatzen zaituztet. Niri zeozer pentsarazi didate. Batez ere euksal kontzientziarena. Adibidez, norbait ezin daiteke euskaldun sentitu ez badaki nor den Etxepare, zer esan nahi duen "Itziar'en Semea" kantak, ez badu irakurtzen noizbait euskal egunkariren bat, ez badu euskara bultzatzen edo egiten edo ez badaki zein den Euskadiko bi ereserkietako bat; bata, formala (Eusko Abendaren Ereserkia) eta bestea, herriarena (Eusko Gudariak).
No hay comentarios:
Publicar un comentario