Gure artean beti egon da jende ezaguna, denok maite izan dugun norbait. Hala ere, horrelako jendea ere, zoritxarrez, desagertzen da, gugandik alde egiten du, denoi bezala, denbora heltzen zaiolako.
Horietako bat zen Xalbador jauna. Artzain xumea, bertsoengatik ospetsua eta maitatua. Denon adiskidea zen, ezagutzen ez bagenuen ere. Euskaldun petoa zen xuberotar hau, eta horregatik gure laguna. Bihozbera zen, oso gainera. Goxoa hitzetan, xumea ekintzetan, pertsona ona.
Poesia zen bere pasioa. Artzaina bazen ere, jakintsua zen oso. Olerkiek askatzen zuten, bere hegoek, honek zabaltzen dituenak, ziurrenik. Baina ez zen bakarrik askea. Askea eta sentimenduz betea. Bere bertsoetan sentimendu horien printza nabarmen agertzen zen. Horrek antzaldatzen zuen, onera noski.
Larrez larre ibiltzen zen ardi eta akerrekin. Gure artean zegoenean, ordea, plazaz plaza zebilen. Han abestu, han mirestua. Baina bizi hori ez du inork nahi, bakarrik baitzegoen, lagun bega, triste. Hala ere, bere imajinazioak beti jarraitzen zuen, noranahi zihoala. Bere "hitzen lihoa", bere maisu obra, bere hitz ederrenak han prest zituen, guztiok txunditu eta harritzeko. Eta, hain bizi apalekoa izanik, nondik atera omen zuen horrelako jakinduria? Oinazez, bada. Une orok irakasten digu zeozer, mingarriak denean ere.
Baina kantzatzeko egoera ez zen hoberena. Inork ez zigun uzten euskaraz abestea, are gutxiago mezuren bat bidal bazitekeen. Baina berari berdin zitzaion. Xalbador ausarta zen, et beti abesten zuen zer edo zer, beti liluragarria zena. Eta zergatik? Aske izan nahi zuelako. Abesten, kantzaten, bertsotan aske sentitzen zen, lotuta egotera behartzen zuten gauza guztietatik solte zegoen, gorputza, ingurua... mugak gainditzen zituen eta askea zen, edo hala sentitzen zen.
Muga, hesia gainditzen zuen, gainetik pasatzen zen, askatasunean sartzeko atea urratu eta irekitzen zuen, entzuleak ere hara sar gintezen. Kantuekin, gutxienez hara eraman nahi gintuen, mundu utopiko bezain eder, irreala bezain amestutakoa den horretara.
Baina indarra, kemena galtzen gindoazen guztiok. Ezin zen hain ozen oihukatu desio hori, denok nahi genuen arren. Hala ere, beti gelditzen zitzaion indar puskaren bat barne-sentimenduetako bertsorik sakonena abesteko. Eta zertarako? Ezin diren gauzak esateko, bada. Inoiz esan genitzakeen gauzak estalirik zeuden, eta hauek abesten zituen Xalbadorrek. Ausarta zen gure laguna, ez zion beldurrik gero gerta zitzaiokeenari. Eta egi horiek are altuago, gogorrago, bortizkiago oihukatzen zituen, denok entzuteko.
Gaur ez zaude gurekin, lagun, baina non zaude, hain maitatua zaren Urepeleko artzaina? Agian zure Behe-Nafarroako larreetan ezkutatu zara, edo zure herriko mendi hegaletan gora zabiltza. Batek daki, baina gure oroitzapenen barnean zaude, orainaldian zaude, baina gure geroan ere egongo zara, gure oroitzapenetara ihes egin duzulako.
Xabier Lete, "Xalbadorren heriotzean"
No hay comentarios:
Publicar un comentario